Palestinan su-etena, ñabardurekin, gauzatzen ari bada ere, mobilizazioak mantendu dituzte hainbat eragilek Araban eta Euskal Herrian. Hiruzpalau orduko lanuzteak egitera deituta zeuden langile guztiak, eta egun osoko grebara hezkuntzakoak. Deialdiaren eragina argi ikusi da Gasteizko kaleetan. Hainbat zutabe abiatu dira 11:30ean erdigunetik, unibertsitatetik, ospitaletatik edota lantegietatik, eta Andre Maria Zuriaren plazan elkartu dira 12:30ean, manifestazio nagusian parte hartzeko.
Milaka pertsona atera dira kalera Palestinaren askatasunaren alde, eta Israelen proiektu genozida eta kolonialaren aurka. Langileok Palestinarekin lelopean, genozidioarekin negozio egitearen aurka azaldu dira, Israelekin harremanak dituzten enpresa eta erakundeei erreferentzia eginez.