Doipa, eraldaketa eta kulturarentzako espazio berri bat

Erredakzioa 2025eko urriaren 3a

Magufada taldeak kontzertua eskainiko du, 17:00etan. Argazkia: MAGUFADA

Larunbatean aurkeztuko dute egitasmo berria, Uribarri Arratzuan.

Topaketa, eraldaketa eta kulturarentzako espazio berri bat izateko asmoarekin jaio da Doipa, Gasteizko landa eremuan. Uribarri Arratzuaren izen historikoa berreskuratuta, "bazterretik eta galdutzat emandakotik bizitzeko nahia" irudikatu nahi izan dute. Dopiaren helburua adimen kolektiboa sustatzea da, "etorkizun anitzagoa eta jasangarriagoa" amesteko.

Sustatzaileek azaldu dutenez, proiektuaren oinarrian eginez ikastea eta ezagutza partekatua daude, landa eremuko bizilagunen arteko sareak sortuz. Doipak proposatuko dituen galdea nagusien artean daude landa bizitza eta autosufizientzia, artearen rola landaren biziberritzean eta lurrarekin eta beste espezie batzuekin nola elkarbizi. Hala, artea eta agroekologia, sorkuntza garaikidea eta praktika tradizionalak uztartuko dituzte. "Doipa aniztasuna, errespetua,  kontzientzia ekologikoa eta lidergo feninista oinarri eta lidergo feminista oinarri hartuta eraikitako espazio segurua da, elkar ezagutzeko eta gozatzeko une bat eskainiz".

Aurkezpena, larunbatean

Urriaren 4an egingo dute aurkezpena Uribarri Arratzuan, 12:30ean. Eta egun osoan zehar hainbat ekitaldi izango dira. Paredoliaren kontzertua 13:30ean, ostean herri bazkaria, eta Odei Arregi kontalariarekin jarraituko dute, 16:00etan. Magufada & Viñaspre improshow-a eta beste hainbat sorpresa izango dira ondoren, 17:00etatik aurrera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago