Emakume bat atxilotu dute, bikotekideari eraso egiteagatik

Juanma Gallego 2025eko urriaren 3a

Etxeko indarkeriaren testuinguruan eraso egiteagatik atxilo eraman dute andrea. Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

54 urteko andreak Gasteizko Honduras kalean harramazkatu dio aurpegian gizonezko bikotekideari, eztabaida baten ondoren.

Gasteizko Udaltzaingoak 54 urteko emakume bat atxilotu du, gizonezko bikotekideari eraso egiteaz akusatuta. Atzo gaueko bederatziak aldera gertatu zen ustezko erasoa, Pilar auzoko Honduras kalean bikotean izandako eztabaida baten ondoren.  

Abisua jaso ondoren gertakarien lekura joan ziren udaltzainak, eta ikusi zuten gizon batek zauriak zituela aurpegian. Honek bere bikotekideak harramazkatu egin ziola esan zien agenteei, eta ondoren alde egin zuela. Inguruan zegoen testigu batek berretsi zuen gizonezkoaren bertsioa. Emakumea aurkitu zutenean, gertatutakoa aitortu zuen, eta, hortaz, eraso egiteagatik atxilo eraman zuten, etxeko indarkeriaren testuinguruan. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago