Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emakume bati sexu erasoa egiteagatik

Erredakzioa 2025eko urriaren 2a

Indarkeria matxistaren kontrako mobilizazioa. Argazkia: ALEA

Gizona etxebizitzara sartu, eta ukituak egin zizkiola salatu du biktimak, ihes egitea lortu zuen arte.

Emakume bati bere etxebizitzan sexu erasoa egin ziotela esanez dei bat jaso zuen Udaltzaingoak asteazken eguerdian. Poliziak berehala bertaratu ziren eta biktimak adierazi zien gizonezko bat etxebizitzara sartu eta haren baimenik gabe ukituak egin zizkiola, emakumeak ihes egitea lortu zuen arte. Poliziek 33 urteko gizonezkoa inguruan atzeman eta atxilotu egin zuten.

Bestalde, Zaramaga auzoan ere beste gizonezko bat atxilotu zuten udaltzainek asteazken arratsaldean, emakume bati eraso egiteagatik. Gizona genero indarkeriako delituaren ustezko egile gisa atxilotu zuten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago