Haurtxo bat hil da leiho batetik erorita Gasteizen

Erredakzioa 2025eko irailaren 23a

Txagorritxura eraman zuten haurtxoa, baina hilik zegoen jada. Argazkia: ALEA

Istripu bat izan zela da hipotesi nagusia.

Larunbat arratsaldean urtebeteko haur bat hil zen Lakua-Arriagan, Gasteizen, bigarren pisuko leiho batetik erorita. Segurtasun sailak baieztatu du EITBk zabaldutako informazioa.

Agirrelanda kalean izan zen ezbeharra, 18:00ak aldera, Udaltzaingoaren egoitzatik gertu. Udaltzainak izan ziren lehenak erorikoaren lekura heltzen, larrialdi zerbitzuetako kideek Txagorritxura eraman zuten, baina heldu zirenerako haurtxoa hilda zegoela jakinarazi dute.

Ertzaintzaren ikerketak ez du delitu zantzurik aurkitu, eta hipotesi nagusia da istripuz erori zela haurra leihotik. Hala ere, ez dute argitu nola heldu zen haurra arrisku gune horretara eta nolatan erori zen. Ikerketan ere argitu asmo dute larrialdi zerbitzuak heldu zirenean hilik ote zegoen haurra, edo ospitalera bidean hil zen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago