Udan zehar ikusitakoak zein bizi izandakoak irudi bakarrean jasotzea lan nekeza izan arren, dozenaka lagunek bizipen horiek ezin hobe islatu dituzte Post-ontzi 2025 argazki eta postal lehiaketan, hauek dira irabazleak.
Bi kategoriatan lehiatu dira parte-hartzaileak: alde batetik, bidalitako argazkia postal bihurtzeko proposamenak; eta, bestetik, testuz lagundutako postal fisikoak. Aurkeztu diren lan guztiekin erakusketa efimero bat osatuko da.
Lehen kategoria: Postalak
Bi saridun izan dira, eta bost eguneko Interrail Global Pass bana jasoko dute irabazleek.
Noraezean eta konpoketa gabean - Leire Lazkano

Sabelari postala - Nagore Agirre

Bigarren kategoria: Argazkiak
Atal honetako bi irabazleek 4 pertsonarentzako Grosso Napolitano pizzerian bazkari edo afari bat eta kamara analogiko bat jasoko dute.
Herriko usain eta doinuak - Miren Uriarte

Azken eguna - Udaree Fernandez
