Donemiliaga Kukulako monasterioak jasotzen zituen zergak zerrendatu zituzten, duela mila urte, Donemiliagako Goldea deitzen dugun dokumentuan. Bertan agertzen da lehen aldiz Gastehiz, herriak XI. mendean zuen izena, eta horrekin batera Arabako beste 306 herriren izenak ere jasotzen ditu agiriak.