Olarizuko zelaiak segatzen ari direla salatu dute greban dauden lorezainek

Erredakzioa 2025eko irailaren 10a

Olarizuko jaia astelehenean ospatuko da. Argazkia: ALEA

Gaur goizean traktore bat Olarizuko zelaietan grabatu dute bideoz, Udaltzaingoak zainduta.

Gasteizko Udala "legea urratuz" Olarizuko zelaiak segatzen ari dela salatu dute greban dauden Enviserreko langileek. Zabaldu duten bideo batean ikusten da udaltzainen zaintzapean traktore bat aritu dela Olarizun belarra mozten. Langileek uste dute traktorea alokatuta dela eta bertan udal langileak ari direla lanean.

Enviserreko lorezainek adierazi dutenez, udala "greba eskubidea urratzen ari da" Olarizuko erromeria egin ahal izateko.

Astelehenean, irailaren 15ean,  egingo den Olarizuko erromeria ez dutela bertan behera utziko ziurtatu du aste honetan Gasteizko alkateak. Maider Etxebarriak berretsi du "aukera ezberdinak aztertzen" ari direla "zelaiak ahalik eta oholtzarik onena izan dezaten".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago