Ontzidiaren kontrako erasoak salatu dituzte Gasteizen

Erredakzioa 2025eko irailaren 10a

Dozenaka lagunek salatu dituzte Israelgo armadak drone bidez egindako erasoak. "Palestinarren ahotsa Euskal Herriko kale guztietan egon behar da".

Israelgo armadaren drone batek Global Sumud ontzidiari eraso egin zion astelehenean eta gaur bertan bigarren drone batek beste ontzietako bati eraso egin dio Tunisian. Eraso horiek salatzeko, dozenaka lagun bildu dira Gasteizen, Espainiako Gobernuaren delegaritzaordearen aurrean. "Israelek ez du mugarik errespetatzen, ezta nazioarteko legedirik ere", azpimarratu dute astearte arratsaldean egindako kontzentrazioan.

Hurrengo egunetan adi egoteko deia egin dute kontzentrazioan, Israelek palestinarren kontra egiten dituen erasoak salatzeko. "Palestinarren ahotsa kale guztietan egon behar da".

*Argazkiak: PHOT.OK

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago