Udan zehar ikusitakoak zein bizi izandakoak irudi bakarrean jasotzea lan nekeza izan arren, dozenaka lagunek bizipen horiek ezin hobe islatu dituzte POST-ONTZI 2025 argazki lehiaketan.
Bi kategoria daude lehian: alde batetik, zure argazkia postal bihurtzeko proposamenak (bozketa ireki da jada); eta, bestetik, testuz lagundutako postal fisikoak.
Boto-ematea eta epaia
Sari ugari ditugu aurten ere. Lehiaketaren oinarrietan jaso bezala, epaimahai batek erabakiko ditu irabazleak postalak bidaltzen dituztenen kategorian. Epaia irailaren 15ean ezagutaraziko da.
Argazkia postal bihurtzeko kategorian, aldiz, irabazleak boto herrikoi bidez eta epaimahia bidez erabakiko dira. Bozketa irailaren 14ko gauerdian itxiko da, eta ALEAren webgunean bertan egin ahalko dute herritarrek beraien aukeraketa. Erabiltzaile bakoitzak hiru boto eman ahalko ditu gehienez; IP helbide bat, hiru boto.
Gainera, dagokien saria jasotzeaz gain, irabazleek beren postalen atzean dagoen istorioa edo sorkuntza-prozesua kontatuko dute bideo labur batean. Bideo hori "erakusketa efimero" baten parte izango da, sare sozialen bidez zabalduko dena.