Urriaren 15etik 19ra ospatuko dute aurten Dazz Jazz jaialdia. Hamargarrenez, jazz erritmoz beteko da Gasteiz, Dendarabako Vital Fundazioa kulturunean izango diren kontzertuekin. Hurrengo astelehenean, irailaren 1ean, izango dira salgai abonuak.
Marco Mezquidaren pianoak eta Chicueloren gitarrak irekiko dute jaialdia, urriaren 15ean, Del alma lana aurkezteko. Arturo O'Farrill mexikarrak hartuko du lekukoa urriaren 16an. Gonzalo del Valek gidatutako Lamentos Mestizos proiektuarekin jarraituko du jaialdiak urriaren 17an, eta Marta Mansillaren Eme Eme Project izango da oholtzan urriaren 18an. Amaitzeko, Luciano Supervielle pianista eta DJak eskainiko du kontzertua urriaren 19an. Emanaldi guztiak 20:00etan izango dira.