22 urteko gazte bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari lesioak egiteagatik

Erredakzioa 2025eko abuztuaren 26a

Indarkeria matxistaren kontrako mobilizazioa. Argazkia: ALEA

Eraso matxistaren ondorioz emakumea ospitalera eraman dute.

Udaltzaingoak 22 urteko gizon bat atxilotu zuen astelehen gauerdian, bikotekideari lesioak eragitea egotzita. Zabalgana auzoan jazo zen eraso matxista, eta emakumea anbulantzian eraman zuten ospitalera.

Udaltzaingoaren arabera, lekukoek polizia ohartarazi zuten emakume batek laguntza eskatzen zuelako kalean, bikotekideak jarraitzen zion bitartean. Bertaratutakoan poliziek ikusi zuten auzokide batzuk biktima babesten ari zirela, eta emakumezkoak hainbat lesio zituela ere atzeman zuten.

Ustezko erasotzailea atxilotu zuten, eta biktima, berriz, anbulantzian eraman zuten ospitalera. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago