Gasteizko Eraztun Berdeak zortzi iturri berri izango ditu eremu horretako bideen eta bidexken sarean banatuta. Proiektua Gasteiz Hobetuz 2023-25 parte hartze programaren barruan herritarrek gehien bozkatutako proposamenetako bat gauzatzearen emaitza da.
Zortzi iturriak jartzeko 187.672,08 euroko inbertsioa egin behar izan da, eta honako toki hauetan egonen dira:
– Biosferaren ibilbidea, Ataria ondoan
– Barratxi kalea 39 (Gamarra)
– Zadorra hiribidea (Abetxuku)
– Zabalgana
– Las Neveras muinoa
– Jundizko industrialdea (Ariñiz)
– Zadorra hiribidea (Gamarrako atea)
– Zadorra hiribidea (Forondako atea)