Behin Gasteizko jaiak bukatzen direla, igandetik aurrera eta irailaren 1era arte, Gasteizko tranbia maiztasunean aldaketak egongo dira.
Euskotrenek ohar batean ezagutarazi duenez, adar guztien maiztasuna hogei minutukoa izango da, ohiko zerbitzuak hamabost minutuan behin izaten direnean.
Zerbitzuaz arduratzen den erakundeak tranbiaz ibiliko diren pertsonei gomendatu die kontsulta ditzatela ordutegiak aldez aurretik gailu digitaletarako aplikazio ofizialean eta euskotren.eus webguneko bilatzailean. Gogora ekarri dute informazioa eskatu daitekeela ere 944 333 333 telefono zenbakian.