Aurten Arabako ALEAk jaso du GEU elkartaren saria. Araba osorako euskaraz egiten den hedabide bakarraren lana goraipatu nahi izan dute GEUtik, eta egindako lana eskertu. "Ez dituzue alferrik bete hamar urte".
ALEAko lantaldeak jaso du saria Aihotz plazan. "Hamar urte hauetan zerbait egin badudu, ondo egiten saiatu gara, eta horretan jarraituko dugu" adierazi du Aritz Martinez de Luna zuzendariak, baina gogorarazi du asko dagoela egiteko, eta ikasteko. ALEAren ohiko irakurleetatik harago joateko beharra nabarmendu du.
Ikuspuntu ezberdinetatik Gasteizen euskararen alde lan egin duten pertsona eta eragileak omentzeko aitzakia izan ohi da GEU saria. Oihaneder Euskararen Etxeak, guraso elkarteek, Pako Eizagirrek edo auzo elkarteek osatutako zerrendara batu da ALEA.