Zantzu guztien arabera, igandean Gasteizko Uskerra-Lasarte eremuan nekazari batek aurkitu zuen hilotza maiatzaren amaieran desagertu zen eta alzheimer gaixotasuna zuen 72 urteko emakumearena da.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila gorpuari egin zaizkion proben emaitzak jaso zain dago, haren nortasuna behin betiko baieztatzeko. Hala ere, 72 urteko emakumearen bilaketa bertan behera utzi du; izan ere, jantziak eta ezaugarri fisikoak hilotzarekin bat datoz.