4.665 eskaera jaso dira San Migeleko balkoian egoteko

Erredakzioa 2025eko uztailaren 24a

Zeledonen jaitsiera ikusteko 50 sarbide bikoitz zozketatu dituzte. Argazkia: ALEA

Gasteizko Udalak Zeledonen jaitsieran egoteko 50 gonbidapen bikoitzen zozketa egin du. 

Abuztuaren 4ko txupinazoan eta Zeledonen jaitsieran San Migeleko balkoian egoteko udalak abiatutako zozketak 4.665 eskaera jaso ditu. Agintari eta hedabideez gain, guztira, 100 lagunek izango dute aukera bertarako sarbidea emango duen eskumuturra eskuratzeko, atzo zozketatu baitzituzten 50 gonbidapen bikoitz. 

Sarituek uztailaren 28tik 30era jaso ahalko dituzte sartzeko eskumuturrekoak, Plaza Berriko Turismo Bulegoan. Interesdunek udalaren web orrian kontsultatu daiteke hautatu dituzten ala ez, edo 010 nahiz 945161100 telefonoetara deituz

4.665 eskaeretatik, azkenean zozketarako 3.305 aintzat hartu dituzte, oinarrietan ezarritako baldintzak berrikusi ondoren. Udalak ezagutarazi duenez, pertsona batek 440 aldiz egin du izen ematea. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago