Gasteizko Ibaiondo gizarte etxeko jolas igerilekuaren hondoan pitzadura bat antzeman da goizean, eta itxi egin behar izan dute berehala konpontzeko. Istripuak eta arriskuak saihesteko hartu dute neurria; izan ere, kalte handiagoak eta ur ihesa gerta daitezke.
Pitzadura, zehazki, igerilekua iragazgaizten duen eta igerileku ludikoko zoruari uniformetasuna ematen dion hondoaren estalduran aurkitu da.
Hortaz, udalak iragarri du instalazioa itxita egongo dela datozen egunetan, konpondu arte. Lehenik eta behin, igerilekua hustuko da eta, konpondu ondoren, berriro bete eta ahalik eta eperik laburrenean irekiko da jendearentzat. Halere, denbora horretan igerileku arrunta irekita egongo da eta normaltasunez erabili ahal izango dela.