Principal antzokia birmoldatzeko lanetan ari direla, besaulki patioaren azpian harrizko horma zati bat dagoela ikusi dute. Xehetasun guztiak ematen dituen txostenaren ondorioak ezagutu bitartean, lanak aurreikusitako egutegiarekin eta erritmoarekin egingo dira, harrizko hormaren zatia azaleratu den eremuan izan ezik.
Arabako Foru Aldundiko Ondare Zerbitzuari jakinarazi ondoren, Arkeologiako foru departamentuko teknikariek bisita egin dute antzokiko obretara, horma ikuskatzeko. Udaleko Hirigintza Saila arkeologia lanetan espezializatutako enpresa batekin jarri da harremanetan aurkikuntzaren jatorria aztertzeko eta zehazteko.
Bestalde, Gasteizko Udalak Principalen lursailaren barruan dagoen Opera eraikinari atxikitako espazio bat erostea onartuko du. Bigarren anfiteatroko korridoreko sabai faltsuan dagoen eremua da, eta eskailera kiribil batetik du sarbidea. Hirigintza Saileko Plangintza Zerbitzuak balorazioa egin ondoren, erosketa prezioa 6.500 euroan ezarri dute.