Hil egin da atzo Zaramagan auto batek harrapatutako emakumea

Erredakzioa 2025eko uztailaren 16a

Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da. Argazkia: GASTEIZKO UDALA

Semafororik gabeko zebrabide bat gurutzatzen ari zen emakumea.

Hil egin da atzo auto batek harrapatu zuen 90 urteko emakumea. Zaramaga auzoan izan zen istripua, Nafarroa errege-erreginak kalean, 16:00ak aldera. Semafororik gabeko zebrabide bat gurutzatzen ari zen emakumea. 

Udaleko Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, emakumea autoaren azpian harrapatuta geratu zen, eta suhiltzaileek atera zuten azpitik neumatiko berezi batzuekin. Erreskatatu zutenean, bizirik zegoen, baina larri zaurituta.

Hainbat haustura zituen eta kolpe handi bat buruan. Osasun zerbitzuek berehala eraman zuten ospitalera, eta hantxe hil zen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago