Gasteizko udaltzaingoek 18 urteko gizonezko bat atxilotu zuten igande goizean bikotekideari lesioak eragitea egotzita eta genero indarkeria delitua leporatuta.
Eduardo Dato kalean gertatu zen erasoa. Lekukoek poliziari adierazi ziotenez, bi pertsona ikusi zituzten kalean eztabaidan eta une jakin batean gizonak emakumeari eraso egiten ziola ere ikusi zuten, irainak esaten zizkion bitartean.
Lekukoen, biktimaren eta ustezko erasotzailearen bertsioak entzun ondoren, eta biktimak zituen lesioak ikusita, udaltzainek gizona atxilotu zuten.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.