Roberto Ugarte izango da aurtengo Gasteizko jaietako pregoilaria

Erredakzioa 2025eko uztailaren 14a

Euskadiko Orkestraren zuzendaria da Ugarte, eta abuztuaren 2an emango du jaien hasierako pregoia.

Andre Maria Zuriaren jaietan murgiltzeko atarian, 21:30ean emango du pregoia Roberto Ugarte musikariak, abuztuaren 2an. Hala adierazi du Sonia Diaz de Corcuera Gasteizko kultura zinegotziak.

Ugarte 1962an jaiotako gasteiztarra da, betidanik musikarekiko maitasuna izan duena. 1995ean Luis Aranburu musika eskolako zuzendari izendatu zuten, eta Gasteizko jaietan ere musika jo izan du. Gasteiztik kanpo lanean 25 urte daramatzan arren, berarentzako "plazer handia" dela adierazi du musikariak, eta pregoilari izateko eskatu ziotenean "emozio handia sentitu zuela". "Ohore bat izan da".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago