Igande honetan izan da berriz ere Gasteizko Ironman triatloia, eta mundu osoko 2.000 kirolari baino gehiago batu dira erronkara.
Emakumezkoen kategorian, Julie Derron suitzarrak lortu du urrea, 8 ordu eta 21 minututan lasterketa bukatuz. Hurrengo emakumeari, Lottie Lucas britainiarra, 37 minutuko aldea atera dio. Helmugara heltzen hurrengoa Marjolaine Pierre frantsesa izan da, Lucas baino 5 minutu beranduago.
Gizonezkoen kategorian, berriz, Julian Phillip Becker alemaniarrak irabazi du, lasterketa 8 ordu eta 6 minututan bukatuz. Bigarren postuan geratu den Jacob Lind Knudsen danimarkarrari 12 minutuko aldea atera dio. Bi hauekin batera, podiumean Maciej Ogrodnik poloniarra izan da, Knudsenek baino 5 segundu gehiago eginda.
Argazkiak: Gasteizko Udala