Madril eta Bartzelonarako hegaldiak, azaroaren 1etik aurrera

Erredakzioa 2025eko uztailaren 11

Azaroaren 1ean hasiko dira hegaldi berriak. Argazkia: ALEA

Volotea konpainiaren eskutik, astean lau maiztasun izango dituzte.

Azaroaren 1etik aurrera, Madrilerako eta Bartzelonarako hegaldiak izango ditu Forondak. Astean lau egunez lotuko ditu bi hiriak Gasteizekin, Volotea konpainiaren eskutik.

Air Nostrum konpainia ere aurkeztu da lizitaziora, baina, azkenean, VIA aireportuaren sustapen agentziak Volotearen alde egin du, 4.400.000 euroko kontratu batekin. Azaroaren 1etik aurrera urtean 135 hegaldi eskaini beharko ditu Forondatik Madrilera eta Bartzelonara joateko.

Astean lau maiztasun izango dituzte; astelehen, ostegun, ostiral eta igandeetan, konpainiak zehaztu duenez. Akordioa urtebetekoa da, eta bi urtera luza daiteke. Txartelak laster erreserbatu ahal izango dira konpainiaren webgunean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago