ARGAZKI GALERIA

Dena prest aurtengo Ironmanerako

Erredakzioa 2025eko uztailaren 11

Igandean izango da kirol proba Araban, Uribarri-Ganboako urtegian igerian, bizikletaz lurraldeko errepideetan eta korrika Gasteizen.

Dena prest dago jada aurtengo Ironman lasterketarako. Uztailaren 13an Araba zeharkatuko dute ia 2.000 atletak. Goizeko 7:50ean irtengo dira lehen kirolariak, eta igerian, bizikletaz eta korrika osatuko dute ibilbidea. 2019an egin zen lehen aldiz Ironmana Araban.

Errepideetako zirkulazioan eta garraio publikoan aldaketak ekarriko ditu lasterketak. Gasteizko tranbiaren geltoki batzuk zerbitzurik gabe geldituko dira ordu batzuetan, hemen kontsulta daitezke zehatzago, eta errepideetako gorabeheren inguruko informazioa ere zabaldu du udalak.

3,8 kilometro egingo dituzte igerian triatletek, Uribarri-Ganboako urtegian, eta 180 km zeharkatu beharko dituzte bizikletan, txirrindularitza proban, Arabako hainbat txokotatik igarota. Amaitzeko maratoi baten distantzia egin beharko dute korrika, 42,2 kilometro, Gasteizko erdigunean eta Alde Zaharraren inguruan. Plaza berrian bukatuko da proba.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago