XVII. edizioa bete dute aurten Gazte Rock udalekuek. Aurtengoan, Euskal Herriko eta kanpoko 15 eta 17 urte arteko dozenaka gazte izan dira protagonistak. Udalekuen funtsa elkarlana, errespetua eta dibertsioa da, rock musika ardatz hartuta.
Uztailaren 1ean hasitako jardueren artean, musika ekoizpena, bideoklip sorkuntza, argazkigintza eta rockaren historia ikasi dute, besteak beste. Oraindik ere gazteek denbora daukate musikaz gozatzeko, hilaren 12an bukatuko baita udalekua, Kuartangoko igerilekura txangoa eginda eta bestelako jarduera batzuekin.