Ibarrola gogoratu dute

Erredakzioa 2025eko uztailaren 10a

Agustin Ibarrola artista bizkaitarraren lanen eta dokumentuen bilduma bat paratu dute Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroan, "Frankismoaren eta ETAren aurkako borrokaren" isla. 

"Biktimen memoriarekin duen konpromisoagatik" omenaldia egin nahi izan diote Agustin Ibarrola eskultore eta margolariari, Jose Ibarrola semeak eta erakusketaren komisarioak inaugurazioan azaldu moduan. "Askatasuna oihukatzen eta intolerantziaren eta faxismoaren aurka borrokatzen eman zuen bizitza", esan du Agustin Ibarrola, erresistentzia, aztarna da erakusketaren aurkezpenean. Irailaren 21era arte egongo da zabalik. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago