The Burger Cup hanburgesa txapelketa Gasteizen izango da uztailaren 3tik 13ra. Hainbat hiritatik igaro eta gero, Mendizabalako zelaietara iritsi da, eta hamaika egunez, burgerrak, zuzeneko musika eta beste hainbat jarduera izango dira honetan.
Estatuko hanburgeseriarik handienetako batzuk aurrez aurre lehiatuko dira publikoaren botoa irabazteko. "Errezeta paregabeak, lehen mailako haragia, ezkutuko saltsak eta hemen bakarrik probatu ahal izango dituzun konbinazioak", azaldu dute antolatzaileek.
Mahaientzako gune bat, kontzertuak, DJak, zozketak, txikientzako showcooking-ak, animazioa eta hanburgesak dira azoka honen osagai nagusiak.
Gorbeia merkatalgunean
Baina hanburgesa jaialdi batekin gutxi balitz, Gorbeia merkatalguneak ere berea izango du egun hauetan. Honetan ere burger onenak aukeratuko dituzte, 19 jatetxek diseinatu dituzten sorkuntza gastronomiko berritzaileen artean. Chefek "Hanburgesa onenaren" titulua irabazteko osagaiak nola konbinatzen dituzten azalduko dute.
"Gourmet maila duten proposamen harrigarriak izango ditugu: hanburgesak urre jangarriz estalitako brioche ogiarekin, urdaiazpiko iberiko gozoa, chedar gorri heldua, tuetano eta beicon marmelada, edo bertsio exotikoagoak autore azekin eta kakahuete asiarrarekin", azaldu dute antolatzaileek.
Zigoitiko Udalaren babesa izango du Gorbeia merkatalguneko jaialdiak, eta Javier Gorbeña alkatea arduratuko da, 20:00etan, inaugurazio zinta mozteaz.