Gasteiz tentsio handiko eremu izendatuko dute

Erredakzioa 2025ko uzt. 3a, 09:51

Landa eremua ez ezik, hiri osoa hartuko du eremuak. Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Udal Politikari buruzko eztabaida orokorraren aurretik deitutako premiazko bilkura batean onartuko dute neurria.

Gasteizko Udaleko Hiri Ereduaren, Hirigintzaren, Etxebizitzaren, Garbiketaren eta Ingurumenaren sailak aurkeztutako eskari batean Gasteiz bizitegi merkatu tentsionatuko eremu izendatzeko eskaria egingo dute gaur. 

Udal politikari buruzko eztabaida orokorraren aurrean Maider Etxebarriak alkateak aparteko bilkura deitu du, proposamen hori bilkuraren gai bakarra izanik. 

Neurriak ez lioke udalerri osoari eragingo. Hala, hiriaren landa eremua izendapenaren kanpo geratuko da, honako auzo hauek izan ezik: Abetxuku, Aretxabaleta, Armentia, Betoñu, Ehari-Ali eta Gardelegi.

Aste Santurako espero zuten horretarako beharrezkoa den dokumentazioa biltzea, baina gaurdaino ez dute bilkurara eraman. 

Barakaldo, Donostia, Errenteria, Galdakao, Irun, Lasarte-Oria eta Zumaia dira, orain arte, EAEn eremu tentsionatutzat jo izan direnak. Jaurlaritzaren arabera, 32 udalerrik betetzen dituzte horretarako beharrezkoak diren baldintzak.
 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago