Bikoteari lesioak eragiteagatik gizon bat atxilotu dute Gasteizen

Erredakzioa 2025ko uzt. 2a, 17:25

Indarkeria matxistaren kontrako mobilizazioa. Argazkia: ALEA

63 urteko gizona atxilotu du Gasteizko Udaltzaingoak astearte gauean eta genero indarkeria delitua leporatu dio.

Bikotekidea erasotzeagatik eta lesioak eragiteagatik Gasteizko Udaltzaingoak 63 urteko gizonezko bat atxilotu zuen astearte gauean, eta genero indarkeria delitua egotzi diote.

Zaramaga auzoko establezimendu batetik deitu zioten 22:00ak aldera Udaltzaingoari, gizon bat emakume bat molestatzen ari zelako eta eraso ere egin ziolako. Bertara iritsi zirenean,  ustezko erasotzailearekin, biktimarekin eta lekuko batekin hitz egin zuten poliziek. Biktimak zituen lesioak ikusita, ustezko erasotzailea atxilotu zuten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago