Gasteizko Jazzaldirako atzera kontaketa hasi da, eta hiriburua jazzari ongi etorria emateko prestatzen ari da. Kale, txoko eta klubetan murgilduko da hurrengo asteetan, eta Andre Maria Zuriaren plazara gerturatzen direnek ere hori gogoratuko dute, landare eskultura bat inauguratu baitute, 2012an jarritako eskulturaren ondoan.
"Eskultura honekin jazzaren eta Gasteizen arteko lotura iraunkorra gogoratzeaz gain, Andre Maria Zuriaren plazatik igarotzen diren pertsona guztiek oroigarri paregabea eraman ahal izango dute", adierazi du Kultura zinegotzi Sonia Diaz de Corcuerak.
Jazzaldiaren 48. edizioa uztailaren 14tik 19ra bitartean egingo da, 45 kontzertu baino gehiagorekin, gehienak doakoak eta hiriko leku eta plaza askotan.