Udalak 50 sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zeledonen jaitsierarako

Erredakzioa 2025ko eka. 27a, 13:42

Herritarrei gerturatu nahi die udalak ekitaldi sinboliko hau. Argazkia: ALEA

Ehun gonbidatuk San Migel balkoitik ikusi ahal izango dute Zeledonen jaitsiera. Udalaren webgunean zabalduko dute zozketan izen emateko aukera.

Gasteizko Udalak 50 gonbidapen bikoitz zozkatuko ditu, datorren abuztuaren 4an San Migel balkoitik ikusteko Zeledonen jaitsiera, "Andre Maria Zuriaren jaietako unerik zirraragarrienetako bat".

Uztailaren 8an zabalduko da zozketan parte hartzeko epea, eta 20a arte izango da zabalik. Udalaren webgunean eskuragarri jarriko dute inprimaki bat, eta hor eman beharko dute izena zozketan parte hartu nahi dutenek.

Udalak, ekimen honen bidez, herritarrei gehiago hurbildu nahi izan die Gasteizko jaietako sinbolo den ekitaldia.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago