33 urte Judimendiko Bizan berriaren zain

Erredakzioa 2025eko ekainaren 25a

Kontzentrazioa egin dute Judimendiko Bizaneko erabiltzaileek. Argazkia: JUDIMENDIKOAK

Judimendiko bizilagunek salatu dute Gasteizko alkateak ez duela haiekin bildu nahi. "Ahaztu egin du ezinbesteko zerbitzuak izan behar dituen Bizan bat premiazkoa dela".

Judimendiko bizilagunek elkarretaratzea egin dute astearte arratsaldean auzoko bizilagunentzat Bizan "duina" eskatzeko. Salatu dute auzoak 33 urte daramatzala aldarrikapen horri eusten, eta udalaren aldetik ez dutela inolako erantzun positiborik jaso. Are gehiago, azpimarratu dute Maider Etxebarria alkateak ez duela bizilagunekin bildu nahi.

Gaur egungo zentroko erabiltzaileek eta Judimendikoak auzo elkarteak deitutako protestan gogoratu dute 2022an, Gorka Urtaran alkate eta Jon Armentia Gizarte Politiketako zinegotzi zela, Udalbatzak aho batez onartu zuela Bizan Judimendi lehenbailehen birkokatzea.

Era berean, gogoratu dute Maider Etxebarria gaurko alkateak hauteskunde kanpainan esan zuela Bizan Judimendi bere lehentasunetako bat zela. "Hala ere, auzoak Bizan duinik gabe jarraitzen du, eta, gainera, gizarte etxerik gabe aspaldidanik", azpimarratu dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago