'Gurea da etorkizuna' ozen entzuten da Gasteizko Alde Zaharrean

Erredakzioa 2025eko ekainaren 24a

Gasteizko Alde Zaharra jaietan bete-betean dela, Ramon Bajo eskolatik ozen entzuten da 'Gurea da etorkizuna' kanta. "Aniztasuna, elkarlana eta konpromisoa" lau haizeetara; eskolatik auzora eta hirira.   

Hasiera batean, Ander Garitagoitia musika irakasleak abesti bat sortzea pentsatu zuen, eskolarentzako opari, baina proiektua eskola komunitatera eta auzora zabaldu da, eta denen artean osatzen joan dira. Duela hamar urte sortu zuten Mundu berri bat izeneko kantari jarraipena emanez honekin.

Aniztasuna, elkartasuna eta konpromisoa moduko balioak azpimarratu nahi izan dituzte kantarekin, euskararen erabilerari bultzada ematearekin batera. "Gure eskola inklusiboa da, eta, letrak dioen bezala, aniztasuna altxor bezala ulertzen dugu, eta auzoaren beharrei erantzuten jarraituko dugu, jo eta ke", nabarmendu du Garitagoitiak. "Gora Ramon Bajo eta gora eskola publikoak!".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago