Bideoa, argazkiak, marrazketa, literatura eta performancea batzen dituen erakusketa "guztiz autobiografikoa" aurkeztu du Abel Azkona Iruñeko artistak. Bertan, bere gurasoek jasan eta eragindako indarkeriaz, amaren bilaketaz eta adingabeen abusuari buruzko obrak ikus ditzakegu.
Artistaren esanetan, erakusketa sortzeko prozesua oso mingarria izan da, baina baita "etxera buelta" bat ere. Bere iragana eta familiarena erakutsi nahi izan ditu, hausnarketarako bidea zabaltzeko.
Erakusketa Montehermoso kulturgunean egongo da ostiraletik, ekainak 27, irailaren 28ra arte.