Abeslari sionista baten presentzia salatu dute Azkena Rocken

Erredakzioa 2025eko ekainaren 20a

Azkena Rocken joko du Cheri Curriek. Argazkia: Azkena Rock

Bihar, ekainak 21, du kontzertua Mendizabalan Cherie Currie estatubatuarrak. BDZ taldeak Azkena kritikatu du Israelen aldeko eta Palestinaren aurkako mezuak zabaltzen dituen artista bat ekartzeagatik.

Larunbat honetan Azkena Rocken kontzertua ematekoa da Cherie Currie abeslari estatubatuarra. Arabako BDZ taldeak salaketa publikoa egin du sionismoaren aldeko mezuak zabaltzen dituela argudiatuta.

Cherie Curriek adierazpen ugari egin izan ditu Israelgo estatu sionistaren alde, eta BDZko kideen arabera, baita "mezu transfobiko eta Trumpen aldekoak" ere. Lotsagarria iritzi diote Azkena Rocken, "diru publikoa jasota ere, lekua ematea Cherie Currieri, horrela Israel normalizatu eta haren irudia garbitzen" dutelakoan.

Kontzertura joatekoak direnei Palestinako banderako eta Palestinaren aldeko ikurrak eramateko dei egin diete, ekitaldia desnormalizatzeko helburuarekin, eta ongi etorria ez dela erakutsi asmoz.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago