Bikotekidearen kontra indarkeria modu jarraituan erabiltzeagatik gizon bat atxilotu dute Gasteizen

Erredakzioa 2025eko ekainaren 19a

Indarkeria matxistaren kontrako manifestazioa, Gasteizen. Argazkia: ALEA

Udaltzaingoak 22 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Gasteizko etxebizitza batean, genero indarkeriarekin lotutako delitua leporatuta.

Bikotekidearen kontra indarkeria fisikoa modu jarraituan erabiltzea egotzita 22 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Gasteizko Udaltzagingoak. Alde Zaharreko etxebizitza batean atxilotu dute gizona, emakumezkoak bertara joateko eskatu ondoren.

Gizonak hainbatetan eraso egin ziola salatu du emakumeak poliziaren aurrean. Bien adierazpenak entzun ondoren poliziek gizona atxilotzea erabaki dute.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago