Errekurtsoa jarriko diete lorezainen gutxieneko zerbitzuei

Erredakzioa 2025eko ekainaren 18a

Lorezainak gutxieneko zerbitzuak betetzera irteten, lankideen babesarekin. Argazkia: Lorezainak borrokan

Neurria "justifikaziorik gabea" dela salatu du ELAk, eta greba eskubidea urratzen duela. Gaur atera dira lehenengoz lanera Enviserreko lorezainak, Jaurlaritzaren neurriak behartuta.

Eusko Jaurlaritzak Gasteizko lorezainei ezarritako gutxieneko zerbitzuen neurriak greba baldintzatu duela salatu dute sindikatuek. ELAk iragarri du bere zerbitzu juridikoekin lanean dabilela neurriari errekurtsoa jartzeko, eta LAB eta ESK sindikatuak ere errekurtsoak jartzearen alde agertu dira. Oraingoz, gutxieneko zerbitzuak ezarri direnez, Enviserreko langileek lanera itzuli beharko dute, Gasteizko zortzi parke handien mantentze lanak egiteko.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de @lorezainak_gasteiz

Gasteizko Udalak argudiatu zuen hiriko hainbat zonaldeetako berdeguneak zaindu gabe egoteak sute arriskua eta ikusteko zailtasunak dakartzala, eta Jaurlaritzak arrazoia eman dio, neurriak ezartzea onartuta. Sindikatuen ustez, baina, gutxieneko zerbitzuek ez dute justifikaziorik, eta greba eskubidea urratzen dute.

ELAtik adierazi dute udalaren ardura dela azpikontratatutako enpresa pribatuaren eta langileen artean bitartekaritza lanetan aritzea, "plantillaren eskubideak zaintzea eta herritarrei kalitatezko zerbitzua eskaintzea bermatzeko". Gogorarazi dute "baldintza prekarioak" dituztela Gasteizko lorezainek. Estatuko hitzarmenaren araberako soldatak dituzte, "gutxieneko soldatatik gertu" daudenak. 85 egun daramatzate greban lorezainek, eta oraingoz ez da negoziaketetan aurrerapausorik egon.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago