Gizonezko baten gorpua aurkitu dute, indarkeria zantzuekin

Erredakzioa 2025eko ekainaren 17a

San Martin parkeko uretan flotatzen ari zela aurkitu dute gorpua. Argazkia: GASTEIZKO UDALA

San Martin parkeko aintziran flotatzen zegoen; lehen informazioen arabera, oinak eta eskuak lotuta zituen.

Gizon baten gorpua aurkitu dute gaur goizean, 07:00ak aldera, Gasteizko San Martin parkeko aintzira batean flotatzen. Lehen informazioen arabera, oinak eta eskuak lotuta, eta indarkeria zantzuak zituela aurkitu dute. Beste zenbait informazioren arabera, ordea, bere buruaz beste egin duen laguna litzateke.

Parkean kirola egiten ari ziren bi pertsonak eman dute abisua. Ondorioz, osasun zerbitzuak parkera bertaratu dira, eta gizonaren heriotza baieztatu dute. Ingurua hesitu dute. Une honetan, Ertzaintza informazio gehiago biltzen ari da, eta ikerketa aurrera doa heriotzaren inguruabarrak zehazteko. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago