Gizon bat hil da trafiko istripuan A-1 errepidean, Gasteizen

Erredakzioa 2025eko ekainaren 17a

Istripua Mendoza parean gertatu da. Argazkia: GASTEIZKO SUHILTZAILEAK

Istripua astelehen arratsaldean jazo da, Mendozako sarreratik hurbil.

Auto batek eta kamioi batek istripua izan dute arratsaldeko zortziak eta hogei aldera A-1 errepidean, Mendozako sarreratik hurbil, Gasteizko udalerrian. Autoan zihoan gizona hil egin da istripuak eragindako lesioen ondorioz, ezbeharra gertatu den lekura hurbildu den medikuak egiaztatu duenez.  

Tarte batez Irunerako noranzkoko eskuineko erreia itxita geratu da, eta Ertzaintzak bideratu du zirkulazioa. Zirkulazio istripuaren arrazoiak argitzeko polizia atestatua jarri du abian Poliziak.

Arabako errepideetan 2025ean jazo den laugarren istripu hilgarria da, urtarrilean Erriberagoitian, eta apirilean Amurrion eta Guardian jazotakoen ondoren.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago