Araba Euskaraz

Araba Euskarazek 44 urte bete ditu

Jon Flores 2025eko ekainaren 15a

Azken orduko leku aldaketa izan bada ere, milaka euskaltzale hurbildu dira aurten ere ekimenera.

Bastida ikastolaren aldeko jaia izan da aurtengo protagonista, eta omendu duten pertsona Karmele Jaio izan da, bere literaturarekin euskararen alde egin duen lanagatik. Goizeko hamarretan abiatu dute Araba Euskaraz jaia, Armentia ikastolako patioan.

Ondoren, hiru gunetan banatu dira ekitaldiak: Lautada Gunea, Armentia ikastolan; Mendia Gunea, Mendizorrotzan eta Erreka Gunea, Prado Parkean. Bertan, euskal dantzarien topaketa, herri kirolak, tailerrak eta hamarnaka kontzertuz gozatzeko aukera izan dugu. Gainera, etxeko txikienentzako puzgarriak, jokoak eta Aker eta Babazorro izan dira ekitaldian.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago