Kubik aretoa larunbatean itxiko dute

Erredakzioa 2025eko ekainaren 12a

Larunbatean izango du azkeneko eguna Kubik diskotekak. Argazkia. ALEA

Alokairu kontratua berritzeko aukerarik gabe, larunbatean itxiko ditu ateak Gasteiz erdiguneko diskotekak.

Kubik diskotekak bere jarduera eten egingo du larunbat honetan, hilaren 15ean, alokairu kontratua berritzeko aukerarik gabe. "Azken hilabeteetan ahal izan dugun guztia egin dugu proiektuarekin jarraitu ahal izateko. Hainbat bide aztertu ditugu eta beste aukera batzuk eskaini ditugu jarduerari eusteko, baina, zoritxarrez, ez digute jarraitzeko aukerarik eskaini", azaldu dute sare sozialetan kudeatzaileek.

Hamar urte baino gehiagoko bidearen ostean, datorren larunbata izango da azken irekiera gaua, eta "modu berezi batean" agur esango dutela aipatu dute. "Kubiken parte izan diren guztiak gonbidatzen zaituztegu azken hau gurekin pasatzera. Eskerrik asko Kubik diskoteka bat baino askoz gehiago zela sentiarazteagatik".

 

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by K U B I K (@kubikvitoria)

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago