Motor gidari bat hil da Gasteizen

Erredakzioa 2025ko eka. 8a, 09:00

Gaztelako Atean izan da istripua, larunbat eguerdian. Argazkia: GASTEIZKO UDALA

Juan Jose Nanclares zubi urdinaren azpian izan du istripua.

Gaztelako Atea kalean izan da istripua, larunbat eguerdian. 57 urteko gizonezko bat hil da bertan, hango bihurgune batean motorraren kontrola galdu ostean. 

13:00ak pasata izan da ezbeharra, Juan Jose Nanclares zubi urdinaren azpian. Gaztelako Atea eta Elvira Zulueta kalea elkartzen den tokian izan du erorikoa motor gidariak. Ibilgailuaren kontrola galdu du gizonak, eta semaforo baten kontra jo du. Bertaratu diren osasun langileek ezin dute ezer egin laguna suspertzeko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago