Gasteizko Udaltzaingoak 56 urteko gizonezko bat atxilotu du ostegun honetan goizean, emakumezko bikotekidea legez kanpo atxilotzeagatik eta hertsatzeagatik. 092 telefonora egindako dei batean ohartarazi zuten 10:00ak aldean Salburua auzoko etxebizitza baten leiho batetik emakume bat ari zela laguntza eskatzen, eztabaida baten ondoren bikotekideak etxean giltzapetuta utzi baitzuen.
Gauzak horrela, poliziak bertara joan ziren, Koordinazio Zentraletik etxebizitza horretan nor bizi zen jakiteko beharrezko kudeaketak egiten zituzten bitartean. Bertara iritsi zirenean agertu zen emakumearen bikotekidea. Bien azalpenak entzun ondoren, gizona atxilotu egin zuten, bortxaketa eta legez kanpoko atxiloketa egotzita.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.