Gasteizko Udalak azpikontratatutako Enviser enpresako langileek bi hilabete baino gehiago daramate hitzarmen propioa eskatzen, eta orain arteko negoziaketek ez dute emaitzarik eman. Enpresak joan den astean adierazi du ez duela gaitasunik langileen aldarrikapenak asetzeko, eta kontratua etetea aztertzen ari direla haien talde juridikoarekin.
Bien bitartean, kanta baterako ere eman du aferak. 'Green and wild' kanta zabaldu dute X sare sozialaren bitartez -@buzonVG-, honako mezuarekin: "Nekatuta zaude zure auzoa oihan bihurtu dela ikusteaz? Ura baino landare gehiago duten igerilekuekin? Gure bizilagunen kexekin flow handiko kanta bat sortu dugu, gure parkeen errealitatearekin!".