Kordaren desalojoa deituta zegoen eguna hasi eta gutxira, Ertzaintzaren operatibo handi batek Gasteizko Alde Zaharra hartu du. Gau osoan zehar izan dute moztua Pintore kalea. Gauerditik aurrera dozenaka lagun bildu dira polizia lerroaren aurrean, Korda barruan erresistentzia egiten ari diren kideei babesa adierazteko.
Dozena bat ibilgailu baino gehiago jarri ditu martxan Ertzaintzak, eta dozenaka polizia daude Pintore kalean. Ertzaintzak berak adierazi du luze joango dela gaurkoa.
‼️ [AZKEN ORDUKOA] Korda hustu berri du Ertzaintzak. Bi pertsona atxilotu dituzte, gutxienez.
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) June 4, 2025
Kordako kide bati sudurra hautsi diotela salatu dute.https://t.co/qfB6fnbyAp pic.twitter.com/0pykKyoSIL