Behartutako prostituzioaren aurkako sarekada komuna egin dute gaur Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak. Gasteizen, poliziek autonomikoak bi pisu arakatu dituzte gaur goizean, Lakubizkarrean, eta horietan hiru pertsona atxilotu dituzte, beste hainbat emakume prostituitzera behartu dituztelakoan. Atxiloketarekin batera, prostituzio sarean behartuta bide zeuden zazpi emakume askatu dituzte. Biktimek Betoñuko Espainiako Poliziaren komisarian deklaratu dute, eta atxilotuak Gasteizko Ertzaintzaren komisariara eraman dituzte.
Prostituzio sarearen erdigunea Arabako hiriburuan bazegoen ere, operazioa ez da Gasteizera mugatu. Izan ere. Bilbon, Iruñean eta Logroñon atxiloketa bana egin dituzte poliziek, eta, hurrenez hurren, bi, sei eta bi emakume askatu dituzte hiri horietan. Hala, orotara, orain arte operazioan sei atxiloketa izan dira, eta hamazazpi emakume askatu dituzte.