Bisita gidatua bertsolariek lagunduta. AMBAk, Arabako Bertsozale Elkartearen laguntzarekin, Arabako Arte Ederren Museoan ikusgai dagoen erakusketa bisitatzea proposatzen du. Ekitaldian zehar, Izar Mendiguren eta Andere Arriolabengoa bertsolariak arituko dira erakusketako hainbat obra oinarri hartuta.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.