Euskal Emakume Zinegileak V. Zikloa. Dokumentalak Euskal Herriko herri hedabideetan egiten den hizkuntzaren erabileraren inguruko gogoeta planteatzen du. Horretarako, Euskal Herriko hamaika hedabideetako emakume kazetariak elkarrizketatu dira dokumentala osatzeko, haien lan ohiturak ezagutzeko. Era honetan, dokumentalean kazetarien gogoeta eta ekarpenak bildu dira, hizkuntzaren erabilerak indarkeria matxistan izan dezakeen eragina aztertzeko helburuarekin.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.