Essie Hollis jokalaria omendu dute

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 26a

Gasteizko udaletxean gaur egin diote harrera. Argazkia: GASTEIZKO UDALA

Mendizorrotza eta Buesa Arenan omenaldia egin diote zaleek jokalari historikoari.

Joan den ostiralean zaleen omenaldia jaso zuen Mendizorrotza kiroldegian, larunbatean Buesa Arenan egon zen Baskoniaren eta Bilbao Basketen arteko partida ikusten, eta gaur Gasteizko Udalak egin dio harrera Essie Hollis saskibaloi jokalariari.  

Kiroleros saioaren eskutik, jokalari historikoari omenaldia egin nahi izan diote zaleek; 1983 eta 1985 urteen artean Baskonian superbeltza ezizenez ezagun egin zen, eta 1985ean Copa Asociacion izenekoa irabazi zuen. Garaipen horrek Europako saskibaloiaren ateak ireki zizkion Gasteizko taldeari.

Egunotan egindako ekitaldietan jokalariaren balentriak ekarri dituzte gogora. Besteak beste, taldean kide izan zuen Iñaki Garaialdek parte hartu du omenaldiotan.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago